|
170 erakusle ziurtatu, 90 mintzaldi eta tailer bilduko ditu Eco'vie, Euskal Herri eta Landesetako hegoaldeko bizi ekologikoaren saloiaren hirugarren edizioak, eta aurten, berriz ere milaka bisitari hurbilaraziko. 2011ko edizioa Biarritzeko Irati erakusgelan (5 400 m²ko gune zentrala autobidea, hiri barne eta BAB-ko aireportuaren artean kokatua). Aurten giroa familiarragoa eta beroagoa izan dadin, 4 jatetxe eta 2 ostatu bio aurkituko ditugu 600 m2-ko esparruan, egun on bat familian iragaiteko gisan.
Antolaketa engaiatua kalitateko saloi baten alde.
Eco'vie saloia, bigarren ediziotik beretik azoka eta saloi ekologiko biologiko eta alternatiboen hitzarmen etikoko kideen talde hetsian onartua izan da ofizialki , Asphodèle (Paue), Biocybèle (Gaillac), Biozone (Mur de Bretagne), Alsaziako Eco-bio Azoka (Colmar), Prairial (Aytré), Primevère (Lyon) eta Valériane (Belgika) saloien artean, bisitari eta erakusleengan kalitatea horrela bermatuz. Eco'vie-k bere karbono bilana® burutzen du. Saloi hau bizi modu sanoagoa, orekatuagoa, ez kutsakorra, aurreztailea energia eta lehengaien mailan bultzatzeko asmoz antolatua izanki, antolatzaileak berak bide horretatik dabiltza: moketarik ez, energia aurrezteko lanpak, auto partekatzea, hondarkinen sailkatzea eta karbono bilana ADEME-rekin. Saloiak kliman duen eragina aztertua izanen da ondoko edizioetan aitzinamendu gehiago lortzeko eraman beharreko ekintzak zehazteko...
Eta Eco’vie-ra hurbiltzeko ingurumena ahal bezainbat zaindu nahi dutenentzat, autobus lineak plantan jarriak izanen dira, eta, www.covoiturage64.fr gunearekin partaidetzan haien izena ematen ahalko dute taldeka saloira etortzeko. |
| |
Saloi hau, 5 erakusketa polo desberdinen inguruan antolatua izanen da: eko-etxebizitza, bio elikadura, osasuna eta ongizate esparrua, garapen iraunkor esparrua eta, azkenik, aisialdi berde poloa. |
|
Eskualdeko bio Merkatu handiena.
Saloiaren edizio honetan bio ekoizle esparru handiago bat izanen da Ipar (B.L.E.) eta Hego (ENEEK) Euskal Herriko bio ekoizleen presentziarekin, bai eta Frantzia osokoak eta Italia, Grezia edo Belgikakoak ere.
Zuen saskiekin zatozte denak !
|
 |
 |
 |
| |
 |
Animazioak denentzat 3 egunez
Saloiaren eragin pedagogikoa lehentasun bat da tailer eta mintzaldi ugari antolatuak baitira handi eta ttipiei erakutsiz « hobeki bizitzen, beste molde batez kontsumitzen, bizia hobeki errespetatzen eko-hiritarra bilakatzeko ».
Asteburu osoan, haur eta handiek fauna ezagutzen ahalko dute mendiko profesionalekin identifikazioan eta animalien aztarnen moldekatzeak burutuz, Mendi-Gaiak, Euskal Herriko laguntzaile eta giden bulegoarekin; horrela ulertzen ahalko dute ere nola eraiki lurrez, lur gordinezko adreiluak eraikitzen ikasiz Maisons Paysannes de France-rekin edo ingurumena errespetatzen ikasiz WWF elkartearen jokoen bidez.
|

|
|
|
Kalitatezko eko-etxebizitza polo bakarra eskualdean !
Eko-etxebizitza esparruko erakusle guziak, besteak beste ADEME eta Energia Info Gune batzuk osatu batzorde batek hautatu eta balidatzen ditu. Hautaketa honi esker, esparru honek arrakasta handia izan du lehen 2 edizioetan, bai erakusleen mailan eta bai konfiantza osoan datozen ikusleen mailan ere.
3 egunez, profesional batzuk, eko-eraikuntzaren aterabide guziak plazer handiz ezagutaraziko dizkizuete erakus-mahai, animazio eta mintzaldien bitartez, eta hau, etxebizitza sanoago eta naturalago batez gozatzeko. Zuen etxea apaila ezazue diru gutiago xahutzeko gisan eta ingurumenaren errespetu handiagoan: eraikuntzarako materia sanoak, euri-urak berreskuratuz, geotermia, egurrezko berogailuak, eguzki, isolatzaile materiak, ur tratamendua, aireztapenak, zurezko etxe eta BBC, energia berriztagarriak, etab. |
| |
|
|
|
|
|
|