![]() |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
![]() |
|||||
Euskal Herriko eta hego landeetako bizi ekologikoaren 1.erakustokia urte hastapeneko gertakari nagusienetarikoa. Baionan iraganen da 2009ko urtarrilaren 30tik otsailaren 1era Elkarteen Etxean. « Hobeki bizitzeko, ezberdinki kontsumitzeko, Eko-hiritarra bilakatzeko bizia hobeki errespetatzeko erakustokia da Eco’vie. Gure lurraldea historikoki lotua zaio naturari, erakustoki honek beraz bere lekua dauka dudarik gabe Baionan ». Erakusketarako 6 eremu aurkeztuak izanen dira : Eko-bizitegia, ingurumena eta garapen jasangarria, osagarria eta ongizatea, Elikadura biologikoa, Aisaldi berdeak eta gune ezberdin horiekin betan lekuko erakundeekin eremu bat. Orotarat, 100az gora erakusketari Baionan. Hautaturiko erakusketariak : Eco’vie erakustokiko erakusketarien hautua ekologiaren baloreen araberan egiten da : ingurumenaren babesa, garapen jasangarria, mozkinen kalitate biologikoa, jendarte eta giza etika mozkinen ekoizpenan eta merkaturatzean. Hautaketa batzordean parte hartuko dute ADEME, B.L.E, Pirinio Atlantikoko Kontseilu Orokorra, Bil Ta Garbi Pirinio Atlantikoko hondakinen tratamendu Sindikata Ainitza bezalako partaideek. Errobiko lantegiaren Sindikata Ainitza edo Crédit Coopératif bankua bezalako beste partaide batzu elkarkideak izan dira ere, ekoizle ttipiak, elkarteak eta beste eragile ttipiak lehen erakustoki honetan parte hartzen lagunduz. 70 mintzaldi eta ihardunaldi pedagogikoekin nonbait han, ikusliarrek profesionalak ezagutuko dituzte tailer ezberdinen bidez 3 egunez. Egitarauaren ezagutzeko eta tailerren zerrenda, hemen sakatu. Ostirala ikastetxeei eskainia izanen zaie aurkezturiko tailer ezberdinetan Euskal Herriko eta Landeetako 200 ikasleek parte hartuko baitute: hondakinen bereizketa Bil Ta Garbirekin, Uraren zikloa Lyonnaise des Eaux-rekin, ekologia-hiritartasuna eta kutsazaileen bizi-zikloa uran Surfrider Foundation-ekin. Ekologiaren erakustokikari Bil Ta Garbik marrazki lehiaketa antolatu izan du ikastetxeetan azaro eta abendu horietan « Natura ederrago baten alde, zure zikin-untziaren hondakinak birzikla itzazu ». 2009ko urtarrilaren 30an erakustokira sariaren jasotzera gomita ukanen du marrazki ederrena egin duen gela irabazleak. Zatozte Eco’vie erakustokira eta egin ezazue naturaren zaintzeko zuen lehen keinua ! Antolakuntza militantea. Erakustoki hori energi eta lehengai guti xahutzen duen bizimodu sanoagoa, orekatuagoa eta ez kutsagarria sustatzeko helburuarekin antolatua izanik, antolakuntzak berak bide hortarik aritzea hitzemaiten du : « lehen edizio horren ingurumen-inpaktuaren ikerketa eginen dugu, datozen urteetako oinarritzat hartuko duguna. Oraiko moketa birziklaezinak baztertuak izanen dira, hondakinen bereizketa eginen, auto-partekatzea eta pirripiten erabilpena sustatuko ditugu. Gure partaidea den GL Events-i esker, PEFC izaiazko trenkadak erabiliko ditugu, kontsumo ttipiko lanpak, eta abar… » Hedabide batzuek erakustokia jadanik sostengatzen dute, hala nola dagin urtarrilaren 29an « Ekologia » izeneko 16 orrialdeko zenbaki berezia argitaratuko duen Sud Ouest egunkaria, Habitat Naturel eta Echo Nature nazio aldizkariak, ABC Vert edo Aquitaine Online guneak edo RTL2 irratia. Eco’vie erakustokia : urtarrilaren 30an, ostiralan, 10 :00etatik 21 :00etara, urtarrilaren 31an, larunbatan eta otsailaren 1an, igandean, 10 :00etatik 19 :00etara. |
|
||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||